top of page
IMG-20200630-WA0000.jpg

Attrium 2001. urtean Donostian (Gipuzkoa) sortutako harizko musika taldea da. Esperientzia handiko musikari instrumentista profesionalek osatzen dugu, gaur egun lan musikala hezkuntza arloarekin uztartzen ditugunak, Euskal Herriko kontserbatorio eta musika eskoletan klaseak emanez.

 

Hogeita bi urte daramatzagu ekitaldi desberdinak girotzen kalitatezko musika eskaintza zabalarekin. Zure ezkontza berezia eta ahaztezina bilakatuko duen doinu aproposa sortzen dugu.

 

Ekitaldi ezberdinak ere girotzen ditugu, hala nola: koktelak, urteurrenak, inaugurazioak, sari-banaketak, kontzertuak, eta abar... emanaldi dotoreak eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutakoak eskainiz. Harmonia aproposarekin girotutako ekitaldiak sortzea dugu helburu, mota guztietako ospakizunak 5 zentzumenekin gozatu ahal izateko.

 

Ekitaldi bakoitza bakarra da. Horrexegatik, musika errepertorio zabala eta laguntza profesionala eskaintzen dugu, ospakizun bakoitza paregabea eta benetan berezia izan dadin.

bottom of page